miércoles, 12 de junio de 2013

Udarako irakurketa liburuak



Uda datorrela eta, denbora librea izango duzuenez, hemen dituzue gure institutura etorri diren idazle batzuen aurkezpenak. Laugarren mailako ikasleek idazle hauen liburu bat irakurtzen dute eta galdera batzuk prestatzen dituzte idazleari egiteko.
Idazle bakoitzak bere liburu bat aurkezteaz gain, berari buruzko kontuak ere esaten ditu. Ikusi eta ukeratu libururen bat udara atseginagoa izateko.

         2009-10 ikasturtean Jon Arretxe etorri zen Ostegunak liburua aurkeztera, liburu honek beste bi ditu jarraian: Ostiralak eta Larunbatak. Horrez gain, bere azken liburua Xamaran ere erakutsi zigun.

         2010-11an Patxi Zubizarreta egon zen institutuan, Eztia eta ozpina aurkeztu zuen, honekin loturik badu beste liburu bat ere, Atlas sentimentala. Idazleak bere azken liburua ere aurkeztu zigun, Mundua lo dagoen bitartean.

         2011-12 eta aurten idazle bera etorri da, Jasone Osoro. Iaz, Ezekiel aurkeztu zigun; aurten, berriz, Ezekiel noraezean.